Liburutegia itxita egongo da datozen egunetan

Aiurri 2023ko ira. 4a, 16:49

Udalak honako oharra zabaldu du: “Azken egunetan Udal Liburutegia itxita egon da. Bertako estrukturan arratoiak agertu dira, eta, hori dela eta, azken egunetan tratamendu berezi bat eman da arazo hori konpontzeko bidean. Ondo bidean doa, baina egun batzuk beharko ditu erabateko eragina izan dezan. Horregatik, Liburutegia itxita mantentzea erabaki da, bertako langile zein erabiltzaileen segurtasunagatik. Arazoa konpondu bezain laster zabalduko ditu berriz ateak Udal Liburutegiak”.

Halaber, Udalak gogoratu duenez, liburutegiko telefonoa erabilgarri dago edozein tramiterako, honakoa izanik: 943 30 06 15.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!