Gaztañagaren debuta, ezin hobea

Aiurri 2023ko ira. 5a, 08:17
Argazkia: Barakaldo CF

Andoaindarrak Barakaldo taldearekin egin zuen debuta, San Juan taldearen aurka, denboraldiko lehen jardunaldian. Eta garaipen eztabaidaezina lortu zuten: 6-0. Gaztañagak partida osoa jokatu zuen. Emaitza honekin 2 RFEF liga lehen postuan ekin diote bizkaitarrek.

Debuta zuen taldeak 2RFEF mailan, futbolaren laugarrenean. Iaz bezala, Barakaldok nagusitasun handia erakutsi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!