Zirkoaren aldaera ezberdinez gozatzeko aukera, datorren hamabostaldian

Aiurri 2023ko ira. 5a, 10:50

Marta Lasa eta Diego Barrasa zinegotziek egin dute IkusZirkus zikloaren aurkezpena, Iker Apaolaza kultur teknikariarekin batera.

"Sopla!" Truca circus

Irailak 9, larunbata
19:00. Familia ikuskizuna. Goikoplaza. Iraupena: 60 minutu. Sarrera doan. 

Bost diabolo dantzari, soka-baso bat, bizikleta-duelu bat, hankak eta eskuak dituen helikoptero bat, erritmo handiko pilotak. Une kezkagarri, dibertigarri, aspergarri eta nahasgarriekin topo egitea. Sopla! egoera bat da, atmosfera bat da, likido arrosa bat da, konfetia da.

 

"Greed! Kine circus" Etiopia

Irailak 15, ostirala
20:00. Familia ikuskizuna . Bastero Kulturgunea. Iraupena: 60 minutu. Sarrera: 5 euro.

Gure Greed! ikuskizunean, errealitate honekiko dugun konpromisoaren izaerari heltzen diogu, eta beti gehiago nahi izateko desira BOTEREA izan da. Zenbait eztabaidari atea irekitzeko gonbita egiten duen antzezlana. Ikuskizun freskoa, arin eta harrigarria. Zirkuaren bidez erakutsitako kultura etiopiarra, komunitatean bizitzeko modua, indibidualismoaren ikuspegia.

 

"Harreman", Zirkozaurre

Irailak 16, larunbata
18:00. Familia ikuskizuna. Otieta Parkea. Iraupena: 50 minutu. Sarrera doan.

‘Harreman’ Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak. ‘Harreman’ sustraietatik, identitatetik bidaia bat da.

 

"El apartamento", Circ About It

Irailak 17, igandea
19:00. Familia ikuskizuna. Goikoplaza. Iraupena: 50 minutu. Sarrera doan.

Edozein etxeko egongelan zirkua protagonista denean, denak ihes egin dezake normaltasunetik eta ezohikoa bihur daiteke. Circk About It-ek eguneroko egoera bat planteatzen du, apartamentu bateko elkarbizitza, errutina erraz hauts daitekeela azaltzeko, zirkurik onenaren tantatxo batzuk gehituz.

 

Latas D’Click

Irailak 22, ostirala
20:00. Familia ikuskizuna. Bastero Kulturgunea. Iraupena: 55 minutu. Sarrera: 5 euro.

Zerbait gertatu den mundu batean bizi dira, baina ez dakigu zer. Latetan zerbait bilatzen dute, partekatzean biderkatu egiten dena. Edozein pent- samenduren aurrean axolagabe jokatzeko gonbidapena. Zorion-une partekatu bat, oin bat mundu honetan, eta bestea denborarik gabeko lurralde batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!