Keinu jantzi dendak irekitze festa antolatu du larunbaterako

Xabier Lasa 2023ko irailaren 5a

Euskal jantzietan bereizten den Keinu dendak Kale Nagusiko egoitza Goikoplazara eraman du, eta irailaren 9an, larunbatarekin, egingo duen irekitze ekitaldia bezeroz eta herritarrez inguratuta egin nahi du. 11:30etik 13:30ra iraungo du ospakizunak, eta bertaratzen direnek paella eta sagardoarekin gozatzeko aukera edukiko dute; Ion Beloki eta Antton Arruti trikitilariek girotuko dute jaia. Ana Jandula dendan topatu dugu gaur goizean, larunbaterako azken ukituekin lanean, buru belarri. Bideoa ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!