Gaur emango diote azken agurra Julen Amondaraini

Aiurri 2023ko ira. 6a, 15:16

Erremontearekin eta Galarretako pilotalekuarekin hamarkadetan lotura eduki zuen Julen Amondarain Rodriguez (Andoain, 1970) astelehenean hil zen Zarautzen, eta senitartekoek eta lagunek gaur emango diote azken agurra Andoaingo San Martin parrokian, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Lau urtez (1992-1996) erremonteko jokalari profesionala izan zen, eta saskia utzi ostean, Galarretan bertan artekari gisa jarraitu zuen makina bat urtetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!