Sorabillan jaia ospatu dute

Aiurri 2023ko ira. 8a, 21:39

Sorabillan Alberto Agirre abesbatzak abestutako meza eta hamaiketakoa ospatu dute gaur eguerdian, Koruko Ama Birjinaren egunarekin batera. Auzoko zaharrenek, jai-giro politean ospatu dute eguna.

Gogoratu behar da azken bi urtetan ekitaldi horiei eutsi zaiela soilik auzoan, urte mordo batean hiru egunez luzatzen ziren jaiak antolatzeaz arduratu zen Jai Batzordeak gehiago ez zuela jarraituko erabaki zuenetik. Etorkizunean boluntario berriek Jai Batzordearen lekukoa hartu bitartean, gutxieneko bi ekitaldi horiek mantentzen ari dira, esan bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!