Extremaduraren eguna ospatu dute Hogar Extremeño elkartean

Aiurri 2023ko ira. 9a, 14:19

Hogar Extremeño elkarteko bazkideak, udal ordezkariak eta herri elkarteetako zenbait ordezkari bildu du Hogar Extremeñp elkartean, Extremaduraren eguna ospatzeko. Berez, atzo zen eguna, baina gaurko egiunera atzera dute. Bertan, Extemadurako ereserkia abesteaz gain, hildako bazkideen omenezko minutu bateko isilunea eta Guadalupeko Ama Birjinari lores eskaintza egin dute ekitaldira hurbildu direnek, eta ondoren, hamaiketako eder batekin gozatzeko aukera eduki dute. Argazki bilduma eta lore eskaintzako bideoa, ikusgai:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!