"Hartu hitza!" lemapean, aurrekontuei begirako prozesu parte-hartzailea aurkeztu dute

Aiurri 2023ko ira. 11a, 12:20

""Hartu hitza!" lemapean, 2024ko aurrekontuei begirako prozesu parte-hartzailea aurkeztu dute udaletxean. Ideien aurkezpena irailak 18tik urriak 6ra bitartean egingo da.

Beste urte batez, aurrekontu partida bat herritarren parte-hartze zuzenarekin osatuko da; zehazki, 250.000 euroko diru-partida izango da inbertituko da prozesuan. 

Nabarmendu beharra dago bi berritasunekin datorrela prozesu partehartzailea; batetik, informazio puntuak ezarriko dira herriko hainbat tokitan, herritarrek beharrezkoa duten informazioa eskuratu ahal izateko. Bestetik, aurtengoan, 16-18 urte bitarteko gazteek ere parte hartzeko aukera izango dute. Ikastetxeetan parte hartze prozesuari buruzko saio bana egin nahi da, egitasmoa aurkeztu eta parte hartzea sustatzeko. Horretarako, Goiatz Salvador andoaindarra egongo da dinamizatzaile lanetan. Salvador bera agerraldian izan da, udal ordezkariekin batera.

Datak

Ideien aurkezpena irailaren 18tik urriak 6ra bitarte egingo da. Ondoren, balorazio teknikoak ideien egingarritasuna baloratuko du, urriaren 9tik 20ra bitarte. Azkenik, bozkatzeko aukera egongo da azaroaren 15etik 30era.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!