Kultura Mahaia martxan jartzea erabaki du udal gobernuak

Aiurri 2023ko ira. 14a, 07:47

“Mahaiaren bueltan eseri eta sareak ehundu nahi ditu Udalak, guztiok elkarrekin etorkizuneko Andoain elkar-lotzeko”, zehaztu du Marta Lasa Kultura zinegotziak.

Epe labur nahiz luzera begira, kultur arloko eragileekin hausnarketarako gunea sortu nahi du Andoaingo udal gobernu taldeak. "Ondo dagoenaz zein ez dagoenaz hausnartu, erronka partekatuei heldu eta elkar-hartuta, etorkizunera begira jartzea izango da mahai horren funtzioa", adierazi dute ohar bidez. Kultura Mahaia datorren irailaren 18an, astelehenean elkartuko da, arratsaldeko 18:00etan, Basteroko Ekitaldi aretoan.

Marta Lasaren adierazpenak:

“Beharrezkoa dugu kultura herri gisa eratzeko, sendotzeko, eta eboluzionatzen jarraitzeko. Udal gobernuak uste du, gainera, kulturaren habeak sendoak direla Andoainen, horren erakusgarri astez aste arloan ematen den eskaintza zabala, dagoen mugimendu kultural anitz eta zabala. Baina horrek ez du esan nahi bideak bere horretan ez oztopoak dituenik”.

Kultura zinegotziak kultur eragile guztiak hitzordu horretara gonbidatu nahi ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!