Garikoitz Mujika La Salle Berrozpeko ikasleak urrezko domina lortu du Lanbide Heziketako olinpiadetan

Aiurri 2023ko ira. 14a, 11:31

23 urteko hernaniarrak Diseinu Mekanikoaren kategoriako lehen saria irabazi zuen,  Europa mailan, hamalau herrialdetako parte-hartzaileak gaindituta.

Lorpen izugarria eskaturatu du Mujika hernaniarrak, izan ere, maila ona erakutsita beste hainbat herrialdetako ikasleak gainditu ditu, eta podiumean lehen postuan sailkatu da. Iaz ere Espaniako SpainSkills txapelketan parte hartzeko aukera eduki zuen; lehiaketa horretan ikaskuntza zentroko ikasle onenek parte hartzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!