Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira udalak hainbat ekintza antolatu ditu

Aiurri 2023ko ira. 14a, 13:57

Datorren irailaren 21ean izango den Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, adierazpena egin eta antolatu den programaren berri eman dute udaletxean; prentsaurrekoan Haizea Barandiaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi, oposizioko alderdiak eta Bertxin zein Santakrutz jubilatu elkarteko ordezkariak, baita hainbat jubilatu ere. 

Bi jarduerak Basteron izango dira, arratsaldeko 18:00etan. Gonbidapenak, Gizarte Zerbitzuetako eraikinean utziko dira

‘Lejos de ella’

Irailak 19: ‘Lejos de ella’ filmaren emankizuna, Miren Altuna Azkargorta neurologoaren aurkezpenarekin. Era berean, gaixotasunaren inguruko informazioa ere eskainiko du.

 

‘Jakitea nahi dut’

Irailak 21: hitzaldia antolatu da, ‘Jakitea nahi dut’ izenburu duen Gipuzkoako Foru Aldundiko programa da eta berau aurkezteko, programa horren arduraduna, Olaia Arana hizlaria, gonbidatu dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!