Hiru filmek osatzen dute trilogia: Ataun of the Dead (22’), Joxean’s Hil Eben (41’) eta Napar Death (48’).
Sinopsia
Lehenengo lehendakari ez-abertzalea lehendakaritzara iritsi zenean, bi zientzialarik Zumalakarregi karlista berpizten saiatu ziren, Ataunen. Entseguetan zerbait gaizki atera da eta Idiazabalgo lehiaketan aurkeztutako gazta kutsatzen da. Ondorioz, Ataungo biztanle guztiak Zombiak bilakatzen dira.