Outlet kalean, gaur eta bihar

Aiurri 2023ko ira. 15a, 11:36

Goizean hasita, dendari ugarik prezio onean eskaintzen dituzten produktuak kalera atera dituzte. Gaurkoan eta biharkoan, aukera zabala izango da.

Salkin elkartearen ekimena izan da, eta goizean hasita erosle ugari bertaratu dira postu ezberdinetako eskaintza ikustera.

Gaur arratsaldean Gora Kaletxiki txarangak girotuko du herrigunea. Bihar arte zabalduko da Outlet kalean ekimena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!