Euskal Herri mailako eskubaloi taldeak hurbilduko dira Andoainera

Aiurri 2023ko ira. 15a, 14:00

Eskubaloi partida ugari, larunbat honetan, Leizaran eskubaloi taldearen eskutik.

Gasteizko BM Corazonistas, Burlata, Eg¸es eta Tolosa CF taldeak gonbidatu dituzte, larunbat honetako txapelketara. Allurralden eta Arraten infantil, kadete, jubenil eta senior mailako partidak jokatuko dira, egun osoan zehar.

Arrate pilotalekua / 09:20

Infantil eta kadete mailako partidak jokatuko dira, goiz osoan. 12:50tan jokatuko da azkena.

Allurralde / 09:10

Egun osoan partidak jokatuko dira Allurralden. Jardunaldia senior mailako Leizaran eta Burlata taldeen arteko partidarekin amaituko da, 19:15etan hasiko den partidan.

Egun osoko txapelketa denez, laguntzaile askoren premia du Leizaran eskubaloi taldeak. Zehazki, bazkari zerbitzuan laguntzeko.

Zeregin horretan aritzeko jendearen beharrean daude. Klubak whatsapp telefono zenbakia jarri du eskura, boluntarioek bertan izena eman dezaten: 665 602 375 (Nerea).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!