"Hilabete honetan, mendeurreneko ekitaldiei bukaera emango diegu. Azken ekintzak izango dira, beraz, animatu zaitezte gurekin ospatzera!".
Horrela iragarri du Andoaingo futbol taldeak igande honetarako egitaraua. Irailaren 17 honetan, beraz, hiru hitzordu izango dira:
Mendi-irteera / 08:30, Ubitarte
Euskalduna Mendigoizale Elkarteko kideekin batera, Onddolarrera abiatuko dira.
Pilota partidak / 10:30, Andoaingo pilotalekuak
Gazteleku Pilota Elkarteko kideekin batera, udalerriko frontoi guztietan erakustaldi ezberdinak egingo dituzte.
Saskibaloi partidak / 11:00, Goikoplaza
Jokalari ohien arteko partidak.
Datorren igandean, areto futbolekoen txanda iritsiko da. Irailaren 24an, 11:30ean hasita, Euskaldunako gaur egungo eta garai bateko jokalarien arteko partida jokatuko da Alurralde kiroldegian.