Bikoitz argazki-dendaren agurra

Aiurri 2023ko ira. 15a, 13:25

Kale Nagusia, 51 kaleko negozioak aterak itxiko ditu, datorren irailaren 28an. Aski ezaguna da andoaindarren artean, hogeita hamar urtez zerbitzua eskaintzen aritu baita. Agurreko mezua eskegi du erakusleihoan.

Kaixo guztioi!

30 urte zuen alboan egon ondoren, agur esateko unea iritsi da.

Urte hauetan guztietan bidelagun izan zaretenoi eskerrak ematea besterik ez zait
geratzen. Bide luze honetan parte hartzeagatik eta hau guztia posible egiteagatik.
Irailaren 28a Bikoitz argazki dendaren azken eguna izango da.

Hala ere zerbait behar izanez gero 677 440 002 telefonora deitzeko aukera izango dezue.

Hori esanda, mila esker denoi

Ondo izan!

Joxe Mari
Bikoitz argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!