Prozesu luze, zail eta katramilatsua izan da, eta badirudi behingoz errealitate bilakatuko dela. Hirigintza batzordean ahobatez onartu zen eraikitzen hasteko lehen baimenak ematea, eta gobernuak espero du “irailerako eraikuntza baimen guztiak emanda egotea”. “Esandako eta emandako epeak bete ditu, horrela, udal gobernuak”, zehaztu nahi izan du EH Bilduk zuzentzen duen gobernuak.