Mugitu Andoain ekimenak edizio berria ospatuko du, larunbatean, irailaren 23an, eta guztira 9 ekimen antolaturiko dira, askotariko ezaugarriekin eta adin guztientzat. Hamaika elkarte eta taldek hartu dute parte egitasmoaren antolaketan (Ibili Andoain, Euskalduna, Euskalduna Andoaindarra, CDB Leizaran, Ganbara ST, Karate Andoain, Txirrindandoain, Soinketa 65+, Andoaingo Txirrindulari eskola, Oskarbi elkartea, Gazteleku pelota).
Lehen ekimena goizeko 9:30etan hasiko da eta azkena 12:15etan. Guztiak 13:00ak bueltarako amaituko dira, ordu horretan, denboraldiko lorpenen aitortza- ekitaldia egingo baita Zumea plazan. Ordu horretan pintxoak banatuko dira partaide guztientzat, baita opari ezberdinak ere.
Gainera, Mugitu Andoain Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen "Emakumeak Kirolean" ekimenarekin bat dator; hori dela eta, Kirol arloko teknikari Maria Jose Paredesek hartu du parte agerraldian.