Junior mailakoen denboraldi amaiera ona

Aiurri 2023ko ira. 18a, 19:34

Udazkena iristear da eta junior mailako txirrindulariak lehian murgilduta daude oraindik. Aurreko asteburuan, esaterako, maila bikaina eskaini zuten Zarautzen. Ugartemendia eta Ormazabal lehen lau postuetan sailkatu ziren, eta taldeka bigarren amaitu zuten.

Iker Ugartemendiak bigarren bukatu eta mendiko sailkapena irabazi zuen. Ganix Ormazabal, berriz, laugarren helmugaratu zen. Taldeka, Andoaingo Txirrindulari Eskola bigarren sailkatu zen.

82 kilometroko lasterketa izan zen. Zarautz, Zumaia, Oikina eta Meagas aldean lau itzuliko ibilbidea egin zuten. Andoaingo Txirrindulari Eskolatik jakinarazi dutenez, datorren asteburuan amaituko dute denboraldia. Larunbatean Azpeitin izango dute azken aurreko lasterketa, eta igandean azkena Antzuolan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!