“Artea Andoainen” izango da zazpigarren edizio honetan aukeratutako gaia. Argazkiak argitaratu gabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.
Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350 px / altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan. Sariari dagokionez, saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du.
Aurkezteko epea: urriaren 1etik 31 arte izango da, webgunean www.andoain.eus. Emaitzak azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko dira.