Aurrekontuaren gastu korrontea aipatu du Andoni Alvarez alkateak: “Gaur gaurkoz, Udal aurrekontuaren %80 bideratzen da gastu korrontera. Honek Udalak bere ahalmenez inbertsioak egiteko duen gaitasuna murriztu egiten du. Kezka eragiten digu horrek”.
Zorpetze maila %3,4koa da, bi mailegu ari baita ordaintzen une honetan Udala: bien baturak 5.493.745 euro suposatzen ditu, eta aurreikusia dago 2031n amaitzea ordaintzen. Gainera, IDAEko mailegu bat ere ari da ordaintzen Udala, interesik gabekoa; 2027an amaitu da hau ordaintzez.
Nabarmentzekoa da orain lauzpabost urte herentzia bat ere jaso zuela Udalak; 900.000 euro inguru izan ziren guztira, 200.000 konprometituta daude dagoeneko, eta beste 600.000 pasa daude erabilgarri.