"Karlistak eta zonbiak: Ataun of the dead" film triologia proiektatuko dute Goikoplazan, irailaren 29an

Aiurri 2023ko ira. 22a, 09:30

Irailaren 29an, ostirala, gaueko 21:00tan egongo da emanaldia ikusteko aukera. 

Hiru filmek osatzen dute trilogia: Ataun of the Dead (22’), Joxean’s Hil Eben (41’) eta Napar Death (48’).

Sinopsia

Lehenengo lehendakari ez-abertzalea lehendakaritzara iritsi zenean, bi zientzialarik Zumalakarregi karlista berpizten saiatu ziren, Ataunen. Entseguetan zerbait gaizki atera da eta Idiazabalgo lehiaketan aurkeztutako gazta kutsatzen da. Ondorioz, Ataungo biztanle guztiak Zombiak bilakatzen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!