Mugitu Andoain! ekimenak kalera eraman ditu kirola eta jardun fisikoa

Xabier Lasa 2023ko ira. 23a, 19:53

Jarduera fisikoa eta kirola sustatzen duen Mugitu Andoain! Ekimena burutu dute gaur goizean makina bat andoaindarrek, Andoaingo udalak antolatuta eta herriko elkarteek lagunduta. Amaieran, joan den denboraldian kirol lorpenak lortu dituzten hainbat kirolariri aitortza egin zaie. Argazki-bilduma eta aitortza ekitaldia, ikusgai: 

Hainbat kirolari eta kirol taldeei aitormena eskaini zaie ekimenaren amaieran. Horietako zenbaitzuk ezin izan dute oholtzara igo, lehiaketaren batean parte hartzen ari baitziren une horretan.

Hona zeintzuk nabarmendu dituzten aurtengo Mugitu Andoain! ekitaldian:

* Leizaran eskubaloiko neska kadeteen urdina taldea.

Gipuzkoako kopa irabazi zuten.

 

* Oskarbi Gimnasia erritmikako elkartearen infantilen taldea.

Gipuzkoako txapeldunak C kategorian.

 

* Irati Aranguren Carbayeda (Andoaingo Txirrindulari Eskola).

Ziklokrosean: 1º Euskaldun Ziklokros Torneoa, 3º Euskadiko Txapelketa, 3º Gipuzkoako Txapelketa, 4º Espainiako Txapelketa. Errepidean: 1º Espainiako Txapelketa taldeka erlojuaren kontra CRE, 1º Gipuzkoako Txapelketa, 1º Ulma Txallengea, 1º Gipuzkoako txapelketa taldeka erlojuaren kontra CRE, 2º Gipuzkoako itzulia, 2º Lea-Artibai Txallengea, 2º Araba Itzulia Vital Fundazioa, 2º Euskaldun Torneoa, 2º Euskadiko Txapelketa bakarka erlojuaren kontra CRI, 4º Espainiako Txapelketa.

 

* Izaro Etxarri Aranburu (Andoaingo Txirrindulari Eskola).

Ziklokrosean, 4º Gipuzkoako txapelketa, 6º Euskadiko txapelketa. Pistan, 1º Gipuzkoako Madison Txapelketa (Irati Mitxelena bikote), 2º Espainiako Madison Txapelketa Pertsekuzio bakarka, 2º Espainiako Txapelketa Scratch, 3º Espainiako Omniun Txapelketa, 4º Espainiako Txapelketa Puntuazioa. Errepidean, 1º Euskadiko Txapelketa, 1º Euskadiko Txapelketa erlojuaren kontra CRI, 1º Euskaldun Torneoa, 2º Espainiako Txapelketa taldeka erlojuaren kontra CRE, 1º Gipuzkoako Txapelketa taldeka erlojuaren kontra CRE, 2º Espainiako Txapelketa.

 

* Ixiar Alkain Sagarna (Andoaingo Txirrindulari Eskola).

Errepidean, 1º Gipuzkoako txapelketa erlojuaren kontra CRE, 9º Euskadiko Txapelketa erlojuaren kontra CRI, 8º Gipuzkoako Txapelketa, 22º Euskaldun Torneoa. * Lide Aranburu Gonzalez (Judo Club Andoain). Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna infantilen -42 kiloko kategorian.

 

* Nora Mendizabal Ezeiza (Gazteleku Pilota Eskola).

Txapeldun Dinastia Etxabe, GRABNI 22 azpikoa.

 

* Daniel Fernandez Diaz (Real Club Nautico San Sebastian).

Kayak surf short modalitatean junior mailako Europako txapelduna, Pantin hondartzan jokatutako txapelketan.

 

* Jon Jauregi Mendizabal (Sanpedrotarra Arraun Elkartea) Sanpedrotarra Arraun Elkartelo arraunlaria.

2018-2023 denboraldietan, Eusko Label Ligako play offean ACTrako sailkatu da Libia.

 

* Ganbara-Plastigaur nesken kadete taldea.

Ganbara saskibaloi elkarteko historian lehenengo aldiz izan da talde bat nesken talde bat atera dela.

 

Herriko hainbat kirol elkarte Ibili Andoaineko taldea, Euskalduna Mendigoizale elkartea, Euskalduna Andoaindarra futbol taldea, Leizaran eskubaloi taldea, Ganbara eskubaloi taldea, Karate Andoain, Txirrindandoain, Soinketako +65 urteko taldea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Oskarbi elkartea eta Gazteleku Pilota elkartea.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!