Zumetarra Kirol Taldeko kideek hainbat probetan parte hartu dute azken asteetan

Aiurri 2023ko ira. 26a, 09:37

Zumeatarra Kirol Taldeko kideek hainbat probetan hartu dute parte; besteak beste, Zumaiako Triatloian, Balneaman Triathlonan (Frantzian), Ondarroa-Lekitto lasterketan, Zarauzko Bikoteen triatloi mistoan, Getxoko triatloian eta Vautour Man duatloian (Frantzian).

Emaitzei dagokienez, Vautour Man duatloian Koldo Velascok zortzigarren postuan sailkatu zen lasterketa gogorraren ostean. Frantzia aldetik egin zen proga horretan kirolari urnietarrak 10km lasterka, 70km bizikletan eta beste 7km korrika burutu behar izan zituen, azkenean, 8. helmugaratzeko. 

Horrez gain, Getxoko triatloi olinpikoan Aitor Muruak lehenengo postua lortu zen V2 kategorian, azken 8 kilometrotan aurkaria gaindituta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!