Gobernu taldeak agintaldi plana aurkeztu du, "Andoain bizitzeko" izenburupean

Jon Ander Ubeda 2023ko ira. 26a, 12:56

Ehungarren egunera iristear da 2023-2027 ziklo politikoa, eta Andoaingo gobernu taldeak aginte-programaren aurkezpena egin du. Pertsonak, azpiegiturak eta herrigintza kontutan harturik neurri-sorta proposatu dute. Hedabideen aurrean aurkeztearekin batera, biharko herri bilera deitu dute. 19:00tan izango da, Bastero Kulturgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!