Gazte Erronka ekimena, euskara eta kirola gazteengan sustatzeko

Xabier Lasa 2023ko ira. 28a, 14:32

Gazte Erronka ekimena burutu dute Goikoplazan eguerdian, Aita Larramendi ikastola, La Salle Berrozpe ikastetxea eta Leitzaran Institutuko DBH1 eta DBH2 ikasleek. Hainbat kirol probetan jardun duten ikasleekin egindako argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

Aurrez egin duten aurkezpenean, Andoni Alvarez alkateak eta Marta Lasa Kultura eta Hezkuntza saileko zinegotziak eta ekimenean elkarlanean jardun duten ikastetxeetako, Euskara saileko, Gazte Lokaleko eta Denontzat gimnasioko ordezkariek adierazi dute euskara eta kirola gazteengan sustatzea dela ekimenaren helburua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!