"Ataun of the dead" trilogia gaur gauean, Karlistaldiak gogoan hartuta

Aiurri 2023ko ira. 29a, 09:08

Udalak eta Bazkunak antolatuta, film emanaldia izango da Goikoplazan, 21:00tan hasita.

Hiru filmek osatzen dute trilogia: Ataun of the Dead (22’), Joxean’s Hil Eben (41’) eta Napar Death (48’). Film hauek Katihotsak taldeak ekoitzia da Xabier Padin eta BeÒat Iturriozen zuzendaritzapean. Filmek lehen karlistaldiko Tomas Zumalakarregi eta bere agindupeko mutilak “berpizten” dituzte, gure garaira ekarri eta umorez janzten ditu karlista eta liberalen artean sorturiko gerra eta gatazkak. Filmak jatorrizko bertsioan emango dira, euskaraz. Euriarekin, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan izango da.

Ostiraleko emankizuna eta irailaren 16an egin zen Andoaingo guduari buruzko ibilaldi gidatuarekin batera Andoaingo guduak eta lehenengo karlistaldiak Andoainen eta Beterrin eragin zuten bortxakeria eta hondamendia gogoratzera datoz, ikuspegi anitzetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!