“Auzolanberri: Mendeko pertsonentzako arreta eta zaintza”
Profesionaltasun ziurtagiria jasotzen du oinarri gisa, eta prestakuntza osagarria, praktikaldi bekatuak enpresan eta kontratazio dirulaguntzen bidezko laneratze prozesuak ahalbidetzen ditu. Urritik martxora, goizeko ordutegian, Erroak elkartearen eskutik Martuteneko 27. Poligonoan dituzten instalazioetan. Informazioa 943 47 40 83 edo enplegu_soziala@beterriburuntza.eus e-postan.
“Gure artean, emakumeak: talentuak eta aukerak”
Inklusio baliabidea abiatuko da Andoainen, Gazte Lokalak duen egoitzan. Irailetik abendura bitarteko iraupena izango duen programak, emakumeentzako espazio seguru bat sortu, behar ezberdinak dituzten emakumeen arteko sarea eraiki eta esperientzia berriak ahalbidetzea du xede. Honetarako astean hirutan biltzeko aukera eskaini zaie parte hartzaileei, helburu profesionala eta ibilbide soziolaboralak lantzen hasteko, oinarrizko digitalizazioa, inguruaren ezagutza… landuz. Kasu honetan, informazio gehiago eskuratzeko 604 553 769 edo enplegu_soziala@beterriburuntza.eus harremanetan jarri.