Leizaranek aurtengo denboraldiko 14 taldeak aurkeztu ditu

Xabier Lasa 2023ko ira. 30a, 08:43

Leizaran eskubaloi klubak bere talde guztien aurkezpen ofiziala egin zuen Allurralde kiroldegian, atzo ilunabarrean. 233 jokalari guztira, 14 taldeetan banatuta eta 39 lagunek osatzen dituzte talde teknikoen esanetara. Ekitaldian, elkarren artean giro bikaina, eta, eskubaloian egunez egun hazten joateko gogoa eta ilusioa helarazi zizkieten harmailak bete zituzten zaletuei. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai: 

Hona zein taldek ariko diren lehian, eta nortzuk izango diren horien prestatzaile teknikoak:

* Infantil neska (Leizaran Oreka Market): 16 jokalari; talde teknikoa: Gorka Matute Iker Beloki eta Aieko Barandiaran.

* Infantil mutila (Horia): 18 jokalari; talde teknikoa: Andoni Arando, Edurne Beroz eta Saioa Ezeiza.

* Infantil neska (Urdina): 15 jokalari; talde teknikoa: Olatz Olmedo Migel Angel Martinez eta Liher Agudo,

* Infantil mutila (Urdina): 18 jokalari; talde teknikoa: Jose Antonio Gutierrez, Manex, Unai Peñalvo eta Markel Rabadan

* Kadete neska (Horia): 14 jokalari; talde teknikoa: Jose Manuel Manero, Amaia Muñoz eta Telmo Etxeberria.

* Kadete mutila (Horia): 19 jokalari; talde teknikoa: Luis Sobejano, Eñaut Egaña eta Aimar Milla.

* Kadete neska (Txuria): 14 jokalari; talde teknikoa: Izaro Xanbu, Naroa Zozaya, Iker Oruezabala eta Yona Navas.

* Kadete Mutila (Urdina): 18 jokalari; talde teknikoa: Fernando Duarte, Iosu Etxeberria eta Hodei Etxeberria.

* Kadete neska (Urdina): 14 jokalari eta talde teknikoa: Ekaitz Etxeberria, Julen Callejon eta Aitor Merino.

* Jubenil neska (jubenil): 17 jokalari; talde teknikoa: Xabier Etxeberria eta Arkaitz Amenabar.

* Jubenil mutila (Jubenil): 17 jokalari; talde teknikoa: Iñigo Sarasola eta Roberto Brosa.

* Senior mutila (Senior 2, lurraldea): 17 jokalari; talde teknikoa: Valentin Moreno eta Irene Requeijo.

* Senior mutila (Leizaran Ernio Inmobiliaria): 18 jokalari; talde teknikoa: Xabi Amiano eta Alejandro Colorado.

* Senior neska (Senior Euskal Liga): 19 jokalari; talde teknikoa: Oscar Izagirre eta Maite Lazkoz.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!