"Bastero kulturgunea erreferentziazko Kulturgunea da"

Aiurri 2023ko urr. 2a, 07:29
©AiaTurismoa

Asteartean hogei urte beteko dira Bastero Kulturgunea zabaldu zenetik. Esne Beltzak emanaldia eskainiko du auditorioan, 20:00tan hasita. Lehenxeago, 19:30tan, emanaldi sorpresa antolatu du Solanok Plaza Morean.

"Bastero erreferentzia bat da. Askotan jo izan dut hemen, kontzertuak ikusten ere izan naiz hemen. Urteurrenean ariko gara Esne Beltzarekin eta guretzat plazer bat da hemen izatea". Adierazpen horiek Xabi Solano Esne Beltza taldeko kantariarenak dira. Diskoaren azken prestaketan dabiltza. Zortzigarren diskoa izango da, eta kantu bakoitzean nazioarteko artista baten lankidetza izango dute. "Bidaia modukoa da diskoa", adierazi du Solanok.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!