Arropa, olioa eta kafe-kapsulak biltzeko edukiontzien kopurua handituko du Udalak

Aiurri 2023ko urr. 2a, 11:58

Epe ertainean Andoaingo auzoetan elementu guztientzako birziklatze eremuak ezartzea du xede Andoaingo Udalak.

Gaur, Arantzibia kaleko edukiontziak birkokatu dituzte, mota guztietako edukiontziez hornitu ahal izateko eta, Berrozpe atzean, dagoen puntu arriskutsua kentzeko. La Salle etorbideko eta Martin Ugalde kaleko puntuak ere osatuko dira. Aldiz, Andoainen banatutako beste 7 puntuak urrian osatuko dira: Karrika, Kaleberria 42, Makaldegia, Joakin Larreta, Agustin de Leitza, Pio Baroja eta Bazkardo plaza.

 

Udalerrian barrena, edukiontzi gehiago

Bando bidez egin zuen iragarpena Udalak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!