Irati Aranguren laugarren postuan sailkatu zen Espainiako ziklokross txapelketan

Aiurri 2023ko urr. 2a, 12:15

Irati Aranguren 4. postuan sailkatu zen.

Andoaingo Taldeko Irati Aranguren eta Xabat Zurriarain txirrindulariak Xixonen izan ziren, Espainiako ziklokross txapelketan parte hartzen.

Biek maila ona erakutsi zuten junior mailan, izan ere, Espainia osoko txirrindulariek parte hartzen dute, tokian tokiko onenek. Bada, Arangurenek emaitza ikusgarria lortu zuen laugarren postua sailkatuta. Zurriarain ere fin ibili zen, agian, emaitzak hori erakusten ez duen arren, 46. postuan sailkatuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!