Urteurreneko emanaldi gogoangarria

Aiurri 2023ko urr. 4a, 11:05

Eszenografia zainduarekin, Esne Beltza taldeak bi orduko emanaldia eskaini zuen. Kide ugariz osatutako taldea da, eta hala eta guztiz ere Amak taldekoak gonbidatu zituzten taulagainera.

Horrez gain, Xabi Solano, Amak taldea eta Esne Beltzak taldeko hainbat kide zein dantzari Plaza Morera agertu ziren, kalejiraren doinupean. Bastero gogoan, agurra dantzatu dute eta, jarraian, "Erre zenituzten sorginak" kantua eskaini zieten bertaratu zirenei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!