Bastero zoriontzeko bideo-sorta

Aiurri 2023ko urr. 5a, 07:11

Andoaingo Udalaren Youtube kanalean bideo-sorta eskegi dute, eta bideo bakoitzean kulturarekin zerikusia duten pertsonak eta herri eragileak ageri dira.

Besteak beste, Alberto Agirre abesbatza, Udal Musika Eskolako irakasleak, Kultura batzordeko kideak eta langileak, Axeri Dantzako kideak, Lebiton erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Hogar Extremeño elkartea, Ixiar Oreja, Garazi Kamio, Ion Beloki, Jone Larrañaga, Ane Jalon, Eneko eta Mikel Abrego, Mikel Moreno, Iker Valle, Pilar Rodriguez, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Amak taldea.

Erakusketa

Urriaren 16an, arratsaldeko 18:30ean hasita, Basteroko urteurreneko erakusketa zabalduko dute. Itxaso Mendiluzeren gidaritzapean, hogei urteko ibilbidea gogoan hartuko dute. Horretarako, argazkiak eta objektuak ikusgai ipiniko dituzte.

Ekitaldi nagusia azaroaren 3an izango da. Kultur eragileek eta gonbidatu bereziek protagonismo berezia hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!