Fermin Leizaola etnografoak Andoaingo karobiak bisitatu ditu

Xabier Lasa 2023ko urr. 5a, 14:40

Fermin Leizaola etnografoak Burdina elkarteak Andoainen, Leizotz eta Goiburu auzoetan berreskuratu dituen karobiak bisitatu zituen, atzo. Hain zuzen, Ameztiko, Auzokalteko eta Ortzaikako karobiak aztertu zituen, Burdinako kideen laguntzaz. Argazki-bilduma (Burdina elkarteak utzita), ikusgai.

Azaroan 7an, San Telmo museoan, harriz-harri egindako karobien eraikinen gaineko hitzaldia emateko asmoa du, eta horretarako, aparteko interesa ipini du Burdina taldeak azken urtetan berreskuratu dituen karobiekin; izan ere, jatorrizko egikera errespetatuz ekin baitio berreskuratze lanari elkarteak.

80 urte betetzera doan etnografo donostiarrak buru belarri segitzen du EHUn irakasle gisa graduondoko klaseak ematen, eta aldi berean, Euskal Herriko ondare historikoaren eta kulturalaren jakintzan sakontzen.

Bestalde, urriaren amaieran, Burdina elkarteak Ortzaikako karobiaren piztea ospatuko du, urteroko ohiturari jarriki. Besteak beste,azken asteetan karobiari erantsi dioten teilatua aurkeztuko dute, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!