Maria Josefa Pinok jaso du Hogar Extremeñoren oroigarria

Xabier Lasa 2023ko urr. 5a, 15:28

Maria Josefa Pino Peñak jaso zuen atzo Hogar Extremeñok adinez zaharrena den pertsonari eman ohi dion oroigarria, kultur astearen baitan jubilatuei eskaintzen zaien zizka-mizkarekin batera. Ohi denez, Andoaingo alkatearen, Andoni Alvarezen eskutik jaso zuen oroigarria 92 urte dituen Maria Josefa Pinok. Argazki-bilduma (Hogar Extremeño elkarteak utzita) ikusgai:

Senarra eta biak, Monterrubio de la Serena jaioterrian (Badajoz) ezkondu eta 1964an etorri ziren Andoainera. Bikotea Kale Berrian lehenbizi eta Juan Batista Erron ondoren, jarri zen bizitzen, eta hiru seme-alaba eduki zituzten. Orain hilabete batzuk hil den senarra Arratibel okindegian langile sartu zen bitartean, Maria Josefa Pinok etxeko lanei eta hiru seme-alaben zaintzari heldu zien. 

Argazkian, Maria Josefa Pino Emilio Martin semearekin ageri da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!