XVIII. Maximino Lasarte mus txapelketa antolatu du Andoaingo Batzokiak

Aiurri 2023ko urr. 6a, 10:28

Azaroaren 10ean ekingo zaio Maximino Lasarte mus txapelketari. Andoaingo Batzokiak sustatutako lehiaketaren 18. edizioa izango da aurtengoa.

Izen-ematea telefonoz egingo da, 635 74 64 90 zenbakiaren bitartez, eta epea azaroaren 3ra arte luzatuko da. Bikote bakoitzekoordaindu beharrekoa 50 eurokoa izango da.

Finaleko egunean, parte-hartzaile guztientzako afaria eskainiko da, eta, ondoren, "mus azkarra" delakoaren partidak jokatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!