Ttottekusik eta The Fino´s Band taldeen kontzertua, Basteroren 20. urteurreko ospakizunetan

Xabier Lasa 2023ko urr. 7a, 09:52

Ttottekusik eta The Fino´s Band taldeek kontzertu bana eskaini zuten Goikoplazan eta Zumea plazan atzo arratsaldean, Bastero kulturgunearen 20. urteurreneko ospakizunen baitan. 

Goikoplazan aritu zen Ttottekusik taldea, Udal Musika eskolako eta Elektropottotte eletrotxarangako kideek osatu zuten; hots, Uxue iturriondobeitia (perkutsioa), Amaia Mendiluze (zeharkako flauta), Itsaso Sanchez (ahotsa), Maider Rekondo (pianoa) eta Amane Otaegik (gitarra).

The Fino´s Bandek Zumea egin zuen kontzertua. Udal musika eskolako honako musikariak igo ziren oholtzara: Rebeka Gestoso (abeslaria), Aitor Larrañaga eta Fede Forkada (gitarra elektrikoak), Daniel Pagola (baxua), Aitor Alkain (saxua) eta Wentxi Gozalo (bateria). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!