Andoaingo pentsiodunen mugimenduak berriro heldu dio asteleheneroko bilkurari, pentsio duinen alde

Xabier Lasa 2023ko urr. 9a, 13:31

Oporraldia igaro eta gero, Andoaingo pentsiodunen mugimenduak asteleheneroko hitzorduari (11:15) heldu dio berriro, pentsio duinak aldarrikatzeko. Parte-hartzaileek bi hitzordu gogorarazi dizkiete Andoaingo pentsiodunei, gaurko elkarretaratzean: urriaren 15ean Madrilen egingo den estatu mailako manifestazioa batetik, eta bestetik, astelehero Goikoplazan egiten den elkarretaratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!