Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da asteazkenean, arratsaldeko 19:00tan

Aiurri 2023ko urr. 11a, 10:52

Elkarretaratzea antolatu dute zenbaitek Palestinari elkartasuna adierazi eta azken egunetako gertakariak salatzeko.

Honako oharrarekin zabaldu dute deialdiaren kartela:

Hamarkada ugaritan palestinarrak etengabeko erasoak jasaten ari dira Israel "estatu" sionistaren partetik. Azken asteotako erasoek genozidioa berretsi besterik ez dute egiten.  

Andoaindarrok gogor salatzen dugu sarraski hau, eta palestinarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeko deia zabaldu nahi dugu: asteazkenean 19:00tan Goiko Plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!