Axier Oiartzabal Andoaingo preso politikoa Martuteneko espetxera gerturatu dute

Jon Ander Ubeda 2023ko urr. 10a, 18:50

Etxerat elkarteak eman du albistea: "Asier Oiarzabal Txapartegi preso politiko andoaindarra, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 22 urte daramatza espetxean preso eta, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du Frantziako kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea".

Hamabost urte preso egin zituenean, Andoainen haren aldeko ekitaldiak antolatu zituen. Amaiera-ekitaldian Lontxo Oiartzabal presoaren osabak hartu zuen hitza, Asierrek bergizarteratzeko baldintzak betetzen zituela adierazteko: “Espetxeko baldintza eskasetan bizi izanik ere, maitasunean oinarritutako familia bat eraikitzeko erabakia hartu du Ainhoarekin batera. Eta hortxe dago, maitasun erabaki horren fruitu, Intza txiki maitagarria. Espetxeetako giro zekenean horrelako erabakia hartzeko gai dena, gizartean ere erantzukizunez bizitzeko gaiturik dagoela erakusten ari da. Horregatik Asierri esan nahi diogu: etxean nahi zaitugu, familian behar zaitugu, Ainhoarekin eta Intzarekin batera herrian bizitzen, lagunartean indartzen. Asier, Ainhoa eta Ihintza maite ditugulako, nahi dugu, behar dugu Asier gure artean”.

Ainhoa Ozaeta eta Axier Oiartzabal, Andoaingo bi preso politikoak

Sarek eta Etxeratek gogoan hartu ohi dituzte bi presoak, hilean behineko elkarretaratzeetan. Bideoan, 2021eko abenduaren 31ko bideoa.

 

Oiartzabalen aldeko ekimenak ez dira falta izan, Andoainen

Axier Oiartzabal Andoaingo presoak bizitzaren herena kartzelan zeramala eta, euren adiskide eta etxekoek ekitaldi sorta antolatu zuten 2016ko udazkenean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!