Palestinari elkartasuna adierazi diote hamarnaka herritarrek

Aiurri 2023ko urr. 11a, 21:32

Hamarnaka herritar Goikoplazan elkartu dira Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioaren aurka.

Arkaitz Lasarte andoaindarrak honako ohar hau irakurri du elkarretaratzearen amaieran:

Atsekabez bizi dugu azken egunotan Palestinan eta bereziki Gazan gertatzen ari dena. Inoiz desagertu ez den biolentzia politikoa azken egunetan gogortu egin da.

Argi salatu nahi dugu egoera honen erantzulea apartheidean oinarritzen den Israelen politika kolonizatzailea dela. Palestinarrak bigarren mailako herritar bezala tratatuak dira, jazarpen sistematikoari, mugimendu askatasunik gabe eta espetxeratze arbitrarioari nahiz berme judizial faltari aurre eginez. Gazaren kontrako blokeoak ez du 2007tik etenik izan eta bonbardaketak nahiz operazio militarrak etengabeak dira. Argi mozketak, oinarrizko lehen gaien blokeoa, hospital eta anbulantzien bonbardaketa sistematikos etabar. Blokeoak inportazio eta esportazioan eragin izugarria du, eta biztanleak sufrimendura kondenatzen ditu. Gaza gaur egun mundu mailako zeru zabaleko kartzelarik handiena da. Ia euskal herri osoko biztanle kopurua bizi da donostitik debarainoko lur eremu txikian. Mundu mailan ez dago horren populatua dagoen lekurik.

Hau da Palestinak aspaldidanik bizi duen eguneroko testuingurua. Nazio Batuen Erakundeen hainbat ebazpenek Israelen politika behin eta berriz salatu arren, praktikan Israelek okupazioarekin eta apartheidarekin jarraitzen du inpunitate osoz.

Inpunitate osoz saiatuko dira ere hedabideak etengabe propaganda sionista zabaltzen.

Palestinako herriaren eskubideak errespetatzea exijitzen dugu. Irtenbide bakarra okupazioaren amaiera eta Palestinaren askatasuna dira. Guk gure herriaren askatasunagatik borrokatzen dugun bezala, zapalduak diren herriekiko elkartasuna antolatzen jarraituko dugu. 

Gora Palestina Askea!
Gora Herri Askeak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!