Zaintza-lanak aztergai izango dituzte Andoainen, datorren urriaren 18an, Berdintasun Sailak antolatu duen jardunaldian. Euskaraz izango da, aldibereko itzulpen sistemarekin. Bertaratu nahi duten gurasoak gogoan, adin txikikoen zaintza-zerbitzua eskaintzeko prest dira antolatzaileak. Horren premia duenak eskaera egin behar du, aldez aurretik.