Tunisian jokatu den Munduko Kenpo Kai txapelketan domina-sorta eskuratu dute Andoaingo ordezkariek

Aiurri 2023ko urr. 14a, 07:00

Euskal Herria ordezkatuz, hainbat herrikide nagusitu dira arte martzial horren jarduera ezberdinetan. Andoaingo klubeko zortzi kide hara bertaratu dira eta ia guztiek domina lortu dute.

Andoaingo klubak honako emaitzen berri eman du:

  • Aimar Perez eta Udane García, urrezko domina Juho Enbu modalitatean (binaka egiten den autodefentsa proba armarekin, 18 urte azpikoen mailan. 
  • Aimar Perez, urrezko domina Bogu randori modalitatean, 14-15 urte artekoen mailan.
  • Aitor Garcia, zilarrazko domina Kata modalitatean, 12-17 urte azpikoen mailan eta zilarrazko domina Bogu randori modalitatean 16-17 urte artekoen mailan.
  • Angel Santiago, brontzezko domina Bogu randori modalitatean, 16-17 urte arteko mailan.
  • Carlos Santiago, brontzezko domina Kata modalitatean, 45 urtetik gorakoen mailan.
  • Zuhaitz Astarloza, zilarrazko domina Randori modalitatean, 18 urtetik gorakoen mailan.

Hiru urtez behin Japonian jokatzen da txapelketa, baina COVID garaia tarteko, iaz egitekoa zena aurten antolatu dute Tunisian. 2025ean berriro jokatuko da Japonian. Arte martzial tradizionala da, munduko hainbat txokotan jokatzen dena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!