A-15 errepidea itxiko dute, astelehen gauean

Aiurri 2023ko urr. 15a, 11:31

Mozketa 22:00etatik 06:00etara egingo da, Oindolarko eta Gorosmendiko tuneletan lanak egin ahal izateko.

A-15 errepideko Oindolar eta Gorosmendi tuneletan hainbat lan egin behar dituztela eta, astelehen gauean erabat itxiko dute A-15 autobidea. Mozketa gaueko 22:00tan abiatuko da, goizaldeko 06:00ak arte. Errepidea gau batean bi noranzkoetan erabat moztuko da. Honela, Iruñerako noranzkoan, Andoaingo Sorabillako lotunetik egingo dute mozketa. Iruñetik Donostiarantz, aldiz, Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da errepidea.

Autobia bi noranzkoetan moztuko da urriaren 16ko gaueko 22:00etatik urriaren 17ko goizeko 06:00etara bitartean.

Ibilbide alternatiboak erabili beharko dituzte gidariek, aurrekoetan bezalaxe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!