Ikasle ohien bazkaria antolatu du Aita Larramendi ikastolak

Aiurri 2023ko urr. 16a, 09:16

Azaroan 60 urte beteko dira Andoaingo ikastola sortu zela. Ekitaldi-sorta antolatu dute, horien artean, ikasle ohien bazkaria. Gaurkoan hasita, txartelak salgai daude ikastolako idazkaritzan, Keinun eta Urratsen. Datorren azaroaren 18an izango da.

Lehen hitzordua azaroaren 11n izango da. Joxe Mari Oiartzabalek sortutako Ikastolaren Ereserkia lehen aldiz entzungo da bertan.  Hurrengo astean ikasle ohien bazkaria izango da. Ez dira ekitaldi bakarrak izango. Euskararen Egunaren bezperan amaituko dira, aurtengo ospakizunak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!