Arratsaldean zabalduko dute Basteroren hogei urteak laburbiltzen dituen erakusketa

Aiurri 2023ko urr. 16a, 10:40
Erakusketa ugari antolatu da Basteron, urteotan.

Hilabete honetan hogei urte bete dira Bastero Kulturgunearen ateak ireki zirenetik. Eta, aste honetan hasita, eraikinaren hogei urteak erakusketa batean bilduko dituzte.

"Argazki eta objektu adierazgarrien erakusketa" zabalik izango da,  datorren azaroaren 16ra bitarte. Hogei urteko ibilbidean izandako mugarri batzuk erakusten dituena. Erreferentziazko eraikina da Gipuzkoan, eta arte jarduera ugariren lekuko bilakatu da. Itxaso Mendiluze Andoaingo arte komisarioak zuzendu du erakusketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!