Ibil Bedi musika taldea Gaztetxean izango da azaroaren 5ean, urteurrenaren harira

Aiurri 2023ko urr. 16a, 11:24

Andoaingo Gaztetxearen 39. urteurrenean hainbat kontzertu egingo dira, tartean, Ibil Bedi musika talde ezagunarena. 

Ibil Bedi taldeak sare sozialetan iragarri duenez, azaroaren 5ean (igandea) gaztetxean izango dira. Oraindik,  ez dute iragarri kontzertuaren ordua eta sarreren salmenta noiz izango den.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!