Larrialdi zerbitzuetan artatzen ari dira bi pertsona, kamioi batek Txistoki pasealekuan kolpatu ostean

Aiurri 2023ko urr. 16a, 19:34

Ezbeharra N1 errepidean pasa da, Txistoki pasealekuan, Gurutze Gorriaren postutik metro gutxira. Kamioi bat espaloira gehiegi gerturatu eta kargarekin oinezko bat eta lasterkari bat kolpatu ditu. Biak larrialdi zerbitzuetan artatzen ari dira, une honetan.

Istripua 18:30ak baino lehen gertatu da. Pertsona bat bide bazterrean geratu da, zaurituta. Bestea, ondoko belardian etzanda, kolpe handi samarra hartuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!