Basteroren urteurrena gogoan hartzen duen argazki eta objektu erakusketa zabalik da

Xabier Lasa 2023ko urr. 16a, 20:04

Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, ezin bestela, Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan. Bisitariari ibilbide kronologikoa egitea eskaini zaio, Basteroren ibilbidea argazkiz eta objektuz gogoratzeko.

Marta Lasa Kultura zinegotziak kulturaren balioa azpimarratu du, eta eraikinaren eta jardunbidearen aldeko hitzak izan ditu. Arkitekto-etxea Peña Ganchegui izan zen eta gaurkoan Rocio Peña eta Mario Sangalli hurbildu dira. Pozarren eta eskertuta agertu dira, duela hogei urteko estuasunak ahaztuta. Gozatzera hurbildu direla aitortu dute. Amaitu aurretik Itxaso Mendiluze arte komisarioak hitza hartu du, erakusketaren eta erakusketa gelaren xehetasunak eskaintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!